Netflixek atzo Incierta Gloria film katalana bere katalogoan gehitu zuen, jatorrizko hizkuntzan eta azpi-idatziekin ikusteko aukeran. Hala ere, 2018ra arte ezin izango da ikusi Euskal Herrian, Galizian, Katalunian, Espainian eta Frantzian. Munduko beste herrialdeetan jada eskura dago.

Egun Euskal Herrian hiru film katalan eta katalanez daude: Tempus Fugit (2003), Febrer (2004) eta La Propera Pell (2016). Dena dela, oso zaila da luzeak topatzea, izan ere gaztelaniaz bilatu behar dira, bestela ez dira agertuko. Gaztelaniaz, katalanez eta azpi-idatziekin ikusteko aukerak bermatzen dira Netflixen.

Gurean oraindik ez da zorterik izan euskarazko filmak katalogoan egon daitezen. Espero dugu egoera aldatzea eta Euskal Herriko zinemaren alde apustua egin dadin!

Iturria: FilmAffinitty
Siguiente
This is the most recent post.
Previo
Mezu zaharragoa
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: