Tierra Kritikal rap taldeak abesti berriak kaleratu ditu asteburu honetan lehenengo diskari begira. "Game Over" eta "100 por 100" deitzen dira, eta taldeko bi kide izan dira protagonista. Lekram eta Nkow, hurrenez hurren. Astrabuduako raperoek bideoklip formatua aukeratu dute letrei "ikusgarritasuna" emateko, horrela kantak bisualagoak bihurtzeko zaleen belarri eta begientzat.

Lau urte bete ditu Tierra Kritikal-ek, eta duela hilabete batzuk Astrabu Hip-Hop taldea sortu zuen Astrabu en Aktibo-rekin batera. Momentu hauetan Roni Ross produktorearekin lanean daude euren lehenengo lana argitaratzeko era digitalean. Espero da jaio zen egunetik sentsazio berbera transmititzea abestietan: kritika. Hori oso argi dago azken bi abestietan. Laukotearen abesti gehiago entzuteko Astrabuduako jaiak dira egun hoberenak, abuztuaren bigarren astean.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: