Aikor aldizkariaren web orrialdearen itxura
Aikor Txorierri haranean hiru hilabetero argitaratzen den euskarazko aldizkaria da. Totoan izeneko fedrazioak aurrera eramaten du 2002tik argitaratzen den hedabide hau, bai eta fedrazio horren baitara harpidetuta dauden herrietako euskara elkarteak ere: Derioko Tximintx, Zamudioko Legatzu, Lezamako Zorrizketan eta Larrabetzuko Arrekikili.

2007an bere webgunea eguneratu zuen, eta gaur egunean zazpi herrietako (Erandiogoikoa, Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu) gaurkotasuna periodikotasun handiagorekin argitaratzen dute bere web orrialdea. Horrez gain, hiru hilabete oroko paperezko alea PDF formatuan eskegitzen dute bertan.

2006an Txorierriko mundu enpresarialera zuzendutako urtekari bat argitartazen hasi zen: Txorierri Lan. Hedabidearen zuzendaria Xabier Goienetxe da. Paperezko edizioaren tirada 5.300 alekoa dela kalkulatzen da; eta Aztiker ikerketa soziologikoaren kooperatibak 8.000 irakurle dituela estimatzen du.

Hedabidearen kokapena

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: