HerriKolore, Barakaldoko online hedabide herrikoia
Herri Kolore Barakaldo herriko eta inguruko informazioa biltzen duen Interneteko hedabidea da, 2008tik abian dabilena. Orriaren helburua, aurkezpenean zehazten den bezala, Barakaldoko herri mugimenduei bozgorailu berri bat eskaintzea da, Barakaldoko herri mugimendua ardatz daukan egitasmo komunikatibo herritarra delarik. Halaber, parte-hartzailea ere bada, herritarrek borondatez egindakoa eta herritarren parte-hartzea sustatu nahian.

Orrialdeak, azken berriak emateaz gain, asteko eta hilabeteko agenda zabala eskaintzen du; aurki burutuko diren kultur-ekitaldi, manifestazio eta bestelako herri mobilizazioez informatzeko.

Noizbehinka irrati-saioak egiten dituzte, Tas-tas irratia deritzolako programan. Podcast guztiak orrian bertan eskuragarri daude.

Web-orrialdeak ez dauka egoitza finkorik, baina hainbat barakaldarrek kudeatzen dute.
Barakaldon burutzen da HerriKolore-ren ekintza nagusia

Youtubeko kanala ere maneiatzen du hedabideak, non bideo laburrak partekatzen dituen, orrialdeko albisteei laguntzeko. Bertan, berria garatzen ari den tokiraino mugitzen dira kazetariak, hura kubritzeko eta horren inguruan mugitzen ari diren barakaldarrei galdetzeko.

Gainera, Twitter kontua ere darabilte Barakaldoko eta inguruko azken orduko informazioa berehala eskaintzeko, web-orrialdeko edukiak bertan partekatzeko eta agendako hurrengo ekitaldiak proposatzeko.





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: