Noaua Usurbilen (Gipuzkoa) ostegunero argitaratzen den euskarazko aldizkaria da. Paperean, esan bezala, astean behin argitaratzen da (ostegunetan), baina egunero publikatzen da noaua.eus en Usurbilgo herriarekin zerikusia duen informazio berria, bertako gertaerei, ekintzei, festei edo ospakizunei buruzkoa, alegia.

 Noaua.eus webgunea

Noaua 1996an sortutako elkarte bat da, kide eta erabiltzaile ezberdinez osatua. Bere eginkizun nagusia, euskara, euskal kultura eta Usurbilgo herriaren inguruko gaiak sustatzea da. Elkartea osatzen duten kideen barruan taldeak/elkarteak eta norbanakoak bereiz daitezke. Taldeak edo elkarteak, argazkiak, artikuluak, bideoak eta beste eduki batzuk gehitzeko aukera dute webgunera. Norbanakoak, aldiz, izen-abizena duten erabiltzaileak dira, alegia, ez dute talde bezala funtzionatzen, baina hauek ere argazkiak, artikuluak, bideoak eta eduki ezberdinak igo ditzakete webgunera.

Aldizkarian, iritzi-artikuluak, albisteak, elkarrizketak eta erreportajeak agertzen dira gehienbat, nahiz eta noizean behin kronikaren bat agertu ohi den ere. Horrez gain, herrian edo inguruan egongo diren ekitaldi, manifestazio edo mobilizazio ezberdinen berri ere ematen da, agenda izeneko sailean. Aldizkarian ostegunero argitaratzen den guztia, esan bezala, noaua.eus en ere aurki daiteke, eta baita eguneratutako informazioa.

Noauaren egoitza finkoa Usurbilen bertan dago, izan ere, aldizkari hau soilik Usurbilen argitaratzen da.

Noauaren egoitza, Usurbil
Sare-sozialetan ere aurki dezakegu hedabide hau: Twitterren @noaua, Facebooken Noaua Aldizkaria, edota YouTuben noauatb izeneko kanalean.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: