Anboto Komunikabideak Durangaldeko (Bizkaia) hedabide nagusienetako bat da. Gaur egun euskarri bitan ematen du informazioa: Anboto astekarian eta anboto.org webgunean. Durangaldeko Herri Komunikabideak izeneko elkarteak kudeatzen ditu biak.



Astekaria 2001ean sortu zen Durangaldeko informazioa euskaraz emateko helburuarekin eta hainbat euskara elkarteren ekimenez. Gaur egun 10.150 aleko tirada dauka astero, Durangaldeko 13 herritan: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotzan. Herririk herriko informazioa ez ezik, kirol, kultur eta ekonomia arloko albisteak ere jorratzen ditu, besteak beste.


Webguneak egunean eguneko informazioa lantzen du, hainbat euskarritan. Eskualdean interesgarri diren ekitaldien bideoak eta argazki bildumak sartzen dira Bideoteka eta Argazkiteka ataletan. Gainera, astekaria PDF formatuan jaisteko aukera ere ematen du eta Agenda atalean asteko ekitaldi guztien gaineko informazioa dator jasota.

Anboto Komunikabideak Topagunea euskara elkarteen federazioko bazkidea da, eta TOKIKOM marka bateratuaren sustatzailea.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: