Itxaso Leonek eta biok Muskiz eta Zierbenako Arena zuenganatzen dizuegu hobeto ezgutu dezazuten. 

 

Arena hondartza Muskiz eta Zierbena herrietan kokatuta dago, Bilboko erdigunetik 17 km-ra eta ongi lotuta autobus publikoz. Eusko Jaurlaritzaren arabera, bainu eremuaren egoera bikaina da eta hondartza honen inguruaren kalitatea, ona. Ia kilometro bat luze den hondartza honek hainbat zerbitzu eta ekintza eskeintzen ditu, hala nola dutxak, komunak, aldagelak, parking-a, lau taberna inguruan, boleibola egiteko zelaia, piraguen alokairua, surf-a, windsurf-a edo body board-a, besteak beste. Noski, sorosleak ditu hondartza honek.

Surflarientzako hondartza ona da, izan ere, hiru olatu nagusi ditu (marea bakar batean olatu guzti hauek ikus daitezke): Pobeña (ezkerrekoa, hondartzaren mendebaldean kokatua), El Centro eta El Vivero (bi hauek, eskumakoak eta hondartzaren ekialdean kokatuak). Azken olatu mota honetan surf-ikastaroak eskaintzen dira. Ezkerreko olatua (Pobeña) oso egokia da itsabeherarekin surf-saio ikusgarriak eskaintzeko.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: