Argia —1980 arte, Zeruko Argia— euskarazko informazio orokorreko aldizkaria  da, aktiboan dagoen zaharrena. Lasarte-Orian du egoitza nagusia argitalpenaren taldeak, eta aldizkariaren zuzendaria Estitxu Eizagirre da. Hego Euskal Herrian 57.000 irakurle ditu, CIES etxeak 2012an egindako inkestaren arabera.

2017ko urriaren 29ko Argia aldizkariaren azala Iturria: Argia.



1919ko urtarrilaren lehenean, Zeruko Argiaren lehen zenbakia argitaratu zuten Iruñeko kaputxinoek, Damaso Intzaren zuzendaritzapean. Hilabetekari erlijiosoa zen, formatu txikikoa.1921ean Donostian Argia izeneko beste aldizkari bat sortu zen, hau ere euskara hutsez eta ez hain kutsu erlijiosokoa. Urteetan euskarazko komunikabide bakarrak izanik ere, bien artean, konpetentzia baino, elkarlana zen nagusi. Hala ere, 1936ko Espainiako Gerra Zibilak eten egin zituen lehen aldiz bi aldizkarien jarduna.

Gerra bukatu ostean, bi aldizkariek urteetan zehar egon ziren alerik argitaratu gabe. 50eko hamarkadan Zeruko Argia berpizteko saiakerak egin ziren, baina ale bakan batzuk baino ez ziren argitaratu. Ibilbide sendoa 1963an abiatu zen. Idazleen, musikarien, pentsalarien eta, oro har, euskal kulturari lotutako jendearen topaleku eta euskarri zen Zeruko Argia. Dena den, 60ko hamarkadako Zeruko Argiako sinaduren artean gutxi ziren kazetari prestakuntza eta estiloa zutenak. Iritzi artikuluen bilduma zen gehiago, kazetaritza-produktua baino. 1972an Zenbat Gara izeneko atala sortu zen, Euskal Herriko eta euskal kulturaren inguruko berriak biltzen zituena, garaiko moldeekin erkatuta bizi-bizi. Kazetari belaunaldi berria hasi zen aldizkarian idazten, kazetari-estiloa euskarara ekarriz.

1980ko hamarkadan, Zeruko Argia Argia izenarekin berbataiatua izan zen. Hamarkada horren erdialdetik, Argiako kide gehienak, asteroko lanez gain, euskarazko egunkari bat sortzeko ekimenean sartu ziren buru-belarri. 1990eko abenduan, Euskaldunon Egunkariaren lehen alea inprimatu zuten Antza inprimategian.

Behin egunkaria sortuta, Argiako ia lantalde osoa eguneroko beharretara joan zen eta lantaldea hustuta geratu zen berriz ere, eta egoera larri bihurtu zen berriro. Urteen poderioz, euskarazko komunikabideen mundu gero eta anitzagoan, bere tokia egin zuen pixkana-pixkana Argiak.

http://www.argia.eus/
Gaur egun 15 pertsona inguru egiten dute lan Argian, paperezko edizioan zein edizio digitalean.

Bibliografia:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Argia_(aldizkaria)
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: