Gaur dakarkizuegun filmak Ático Sin Ascensor du izena; Diane Keaton eta Morgan Freeman beteranoak protagonista dituena. Gaizka Lahuertak eta Itxaso Leonek zuenganatzen dizuegu oraingo honetan.

Brooklyn auzo mitikoko atiko batean bizi den bikote baten istorioa kontatzen du filmak. Ruth eta Alexek, etxe berean daramatzaten 40 urteen ostean, etxez aldatzeko asmoa dute, eraikinaren igogailu ezak adin honekin suposatzen dizkien arazoak direla eta.

Etxea saltzearen prozesu osoa kontatuko digu filmak, nola erosleen eskaintzen zain dauden eta negoziotan hasten diren; gazteak zirenetik bertan bizitakoa gogoratzen duten bitartean.

Pelikula hunkigarria, zalantzarik gabe, udazken arratsalde hotz batean mantapean ikusteko. Hona hemen:



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: