Berton Mahatserriko edo Begoñako errepublika zaharreko (Bilbao) euskarazko hilabetekaria da. 1998ko otsailean, lagun talde batek sortu zuen aldizkaria, tokiko informazioa euskaraz eta doan eskaintzeko. Izan ere, Begoñako, Boluetako, Otxarkoagako, Santutxuko, Txurdinagako eta Uribarriko berriak hedatzen ditu aldizkariak, horiek baitira gaur egun Begoñako errepublika zaharra osatzen duten auzoak. 
Berton aldizkariaren azken hiru aleetako azalak. | Iturria: uriola.eus

Hilabetekaria euskara eta euskal kultura bultzatzen dituen Asapala Kultur Elkarteak argitaratzen du. Elkartea 1993an eratu zen Santutxun, eta urte askotan Santutxuko Euskal Txokoa deitu bazen ere, 1999an bere jatorrizko izena berreskuratu zuen, Asapala Kultur Elkartea, alegia. Egoitza Santutxun dauka, Iturriaga kaleko 55. zenbakian, baina bere eragin-esparrua lehengo Begoñako errepublikara edo Mahatserrira zabaldu du.
 

 
Berton aldizkaria 2.300 etxetara heltzen da, eta 212. alea argitaratu du 2017ko irailaren 30ean. Izan ere, hilero kaleratzen da, abuztuan izan ezik. 

Lur Mallea da hilabetekariko zuzendaria, eta hamaika erredaktorek, argazkilari batek, publizista batek, diseinatzaile talde batek, maketatzaile batek eta administratzaile batek osatzen dute lantaldea. Argitaratzailea BLB Komunikazioa da, eta finantzazio iturriak, berriz, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila dira.

Interneten, Uriola plataforman argitaratzen da gaur egun Berton aldizkaria, beste hedabide, elkarte eta norbanakorekin batera, Bilboko euskarazko berriak sortzeko eta zabaltzeko. Ez da beti horrela izan, ordea, 2005etik 2012ra, Mahatserriko aldizkariak Asapala Kultur Elkartearen webgunean eskegitzen zuen bere edizio digitala; eta 2012tik 2014ra bertonaldizkaria izeneko blog bat zabaldu zuten ekintzaileek hilabetekariko albisteak plazaratzeko.

 Uriolak Twitter kontua du (@uriolaeus) non Bilbon gertatzen diren kontzertuen, hitzaldien, ekitaldien eta abarren berri ematen duen, eta gainera, Youtube plataformara bideoak igotzen ditu (Bilboko Uriola).
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: