Busturialdeko Hitza 2005eko abenduan sortu zen eta Busturialdeko eskuldea osatzen duten 20 herrietako albisteak batzen ditu. Bi egoitza zituen hasieran; bat Bermeon eta Gernikan bestea. Gaur egun Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L barruan dago eta Gernikako eraikina mantentzen du.

Guztira 9 langilek egiten dute lan bertan : zuzendariak (Oihana Cabello), zuzendari ordeak, kudeatzaileak, bost kazetarik, komertzial batek eta zierreko arduradunak. Hauez gain, egunkariaren distribuzioan ere aritzen da jendea lanean. Gainontzeko Hitza guztien moduan, Busturialdeko Hitza ere eskualdeko euskalgintzako taldeen, gizarte eragileen eta EKT (Euskarazko komunikazio Taldea) Bertako Hedabideen artean sortu zen. 42 elkarte eta enpresak egin dute bat Busturialdeko Hitzarekin: euskalgintza, ikastolak, ikastetxeak, enpresa eta kooperatibak, kultur elkarteak, kirol elkarteak, euskaltegiak... 

Hasiera batean astelehenetik igandera bitartea kaleratzen bazen ere, murriztu egin behar izan dute produkzioa diru arazoak direla eta. Lehen urteetan Bermeoko eta Muruetako udalaren diru laguntzak baino ez zituen jaso (hiru euro biztanleko), gainontzekoek errefuxatu egin baitzuten laguntzea. Gerora egoera aldatu da eta hasi dira hitzarmenak sinatzen.

Azken urteotan kazetaritza modernoara egokitzeko ahaleginetan ari da diseinu berriarekin eta webgunea martxan jarriz. Gaur egun Lea-Artibaiko Hitzarekin batera argitaratzen da papereko bertsioa,
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: