Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea, 2014. urtean jaio zen, zehazki, urteko bederatzigarren hilean, irailean, Basauriko talde txiki baten eskutik. Taldeak Basauriko Ibaigane Kultur etxean plazaratu zuen proiektua, eta hilabetekariaren lehenengo alea, hurrengo hilabetean bertan argitaratu zen, urrian, Basauriko Udalaren diru laguntzari esker.

Geuria webgunea | Iturria: Geuria.eus 

Komunikabidearen sortzaileak basauritarrak izan arren, lan taldeak hasieratik, eskualde osora iristeko helburua zuela adierazi zuen. Ondorioz, komunikabidearen langileek eskualdea osatzen duten herrien euskara teknikariekin batera zenbait batzar egin, eta komunikabidea babesteari baietza eman zioten. Hortaz, Geuriak Basauriko berriak hartzeaz gain, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Zaratamo eta abarreko albisteak ere barnebiltzen hasi zuen.


Komunikabidearen lehen fasearen ebaluazioa (2014-2016) positiboa izan zen. Izan ere, egunkaria 12 orri izatetik, 16 izatera pasa eta kolaboratzaileen kopurua ere handitu zen.

Bigarren fasearen (2016-2017) helburuak anitzak dira oraindik ere, horien artean garrantzitsuenetarikoa, eskualdea osatzen duten herrietako irakurle gehiago erakartzen lortzea da.

Udalerrien laguntzaz gain, komunikabidea hainbat erakundeek emandako diru laguntzaz (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Arrigorriagako Udala, Basauriko Udala, Galdakaoko Udala, Ugaoko Udala eta Zaratamoko Udala) baliatzen da.

Lantaldeari dagokionez, 2017-2018 ikasturtean honako langile eta talde hauek hartzen dute parte Geuria komunikabidean:

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: