Glaukoma rap-reggae taldeak gipuzkoarren 3. lana den Kalima diska berria argitaratu zuen pasa den abuztuko 31n. "One, two" singlearekin kaleratzen hasi ziren diska, erritmo eta indarrez betetako 14 abestik osatzen dute.

Taldeari dagokionez, 2010. urtean sortu zen, eta geroztik, 4 diska atera dituzte: Vol. 1 (2012), Vol. 2 (2013) eta Kalima (2017), bakarka, eta Sua zaintzen (2015), Bad Sound Systemekin kolaborazioan. Tolosako Bonberenea gaztetxean dute egoitza nagusia eta bertako Bonberenea ekintzak zigiluarekin grabatzen dituzte lanak.

Irun, Donostia eta Tolosako 5 partaideek osatzen dute: Juantxo Arakama, Iker Pando, Jokin Albisua, Asier Arandia eta Pablo Rubio.

Twitter: @glaukomaband
Instagram: @glaukomaband
Facebook: Glaukoma (band)
Youtube: GlaukomaBand

Kalima diskaren lehen singlea
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: