Goiena Komunikazio Taldea 2000. urtean sortu zen hedabide taldea bat da, Debagoieneko eskualdeko herriak hartzen dituena: Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.

Herri horietako albisteak ezagutaraztea, euskara indartu eta zabaltzea eta Debagoiendarren topaleku izatea du helburu, horretarako prentsa idatzia, telebista, irratia eta internet erabiltzen dituelarik.

Iban Arantzabalen zuzendaritzapean 50 langile daude Goienan, horietatik 30 dira kazetariak. Hala ere, guztiok egiten dituzte multimedia lanak baita Goiena.eus atarian noizbait idatzi ere (batzuk besteek baino sarriago).
2003ko abenduaren 2an sareratu zen webgunea, eta kazetariek ez ezik, telebistako teknikariek ere erabiltzen dute atari digitala bideoak igotzeko, besteak beste.

Goiena.eus atari digitala. Argazkia: Goiena.eus

Finantziazioari dagokionez, diru-iturrien %53a autofinantzaketan oinarritzen da, hau da, publizitate eta zerbitzuetan. Hala ere, geroz eta finantzaketa gehiago lortzen da Goiena.eus-eko banner eta zerbitzu berezituetatik, adibidez, udaletarako bideo aktetatik.

Gainontzeko diru-sarrerak diru laguntzetatik (Udaletxeak, GFAk eta Eusko Jaurlaritza) eta harpidedunetatik jasotzen dira.

Goiena.eus ataria, ohikoa den moduan, egunero eta hainbat alditan eguneratzen da.
Paperezko egunkaria, astean bi alditan argitaratzen da, astelehen eta ostiraletan.
Horrez gain, PUNTUA astekaria ostiralero jasotzen dute hala nahi duten 1400 bazkideek.



Goiena Komunikazio Taldea lanean. Argazkia: Goiena.eus















Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: