Itzurungo hondartza, Zumaian kokatzen den gipuzkoako itsasertzeko tokirik ikusgarrienetako bat da. Kantauri itsasora irikita mendebalderantz begira dago, eta horri esker ilunabarrak gozatzeko leku ezinhobea da. Itsaslabar artean sartuta dagoen urre koloreko area fina duen hondartza hau, Zumaiako herritik oso gertu aurkitzen da, udaletxetik 800 metrora, hain zuzen ere.

Hondartzaren ezkerraldean, 150 metroko luzera duten Flisch izeneko kaliza harriko itsaslabarrak ikus daitezke. Santelmope izenez ezagutzen den alde honek, San Telmoren omenezko baseliza dauka bere gainean. Eskuinaldean, aldiz, Itzuruntxiki kala ere badago.

Hondartzaren xehetasunei dagokienez, 450 metrokoa litzateke. Ura, Europan iodo kantitate handien duenetako bat izanik, ezaguna da inguruan. Olatuak, aldiz, indartsuak dira, itsasoa bere indar guztiarekin iristen baita bertara. Honen ondorioz, surfa, piraguismoa… bezalako kirolak burutzeko aproposa da, baina batez ere, bodyboarda.

Gutxieneko zerbitzuak: Zakarrontziak, sorosleak, komun publikoak, dutxak, iturriak, txirrinduak gordetzekoak, megafonia, telefonoa, itzalkin eta hamaka alokairua (udan soilik), etab.
Garraioa: Hondartzak ez du aparkaleku propiorik. Herriak autobus eta tren zerbitzua du.
Udako kirol zerbitzuak: windsurf, surf, piraguismo, bodyboard, ur-motor, submarinismo…ikastaroak.
Bestelako zerbitzuak: Zelai talasoterapia hotela eta hondartzako txiringitoa (udako denboraldian soilik).

Azken urteetan nazioartekoa oihartzuna izan du, "Game of Thrones" 7. denboraldian agertu baitzen Dragonstone moduan. "Ocho apellidos vascos" film espainolan ere azaldu zen lehen aipatutako San Telmoren omenezko baseliza.

Datu interesgarriak:
Sorosleen ordutegia: 10:30-19:30.
Turismo ofizina-en web orria.
Momentuko situazio metereologikoa jakiteko: iPlaya (Android eta iOSen).
Jendearen iritziak jakiteko: Tripadvisor

Licencia de Youtube estándar
Odeunmediari esker zuenganatua

Itzurun hondartza
Urko Dorronsorori esker zuenganatua

Itzurun hondartzaren beste ikuspuntu bat
Roberto Latxagari esker zuenganatua

Itzurun hondartzaren kokalekua Zumaian

Zumaiaren kokalekua Nafarroan

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: