Karraspioko hondartza Bizkaian dago, Mendexa udalerrian. Lekeitiotik bereiztuz, Lea ibaia bere mendebaldeko ertzean itsasoratzen da. Hondartzak 462 m-ko luzera dauka eta 20 m-ko zabalera du.


 Argazkia: Olatz Foruria


Kalitateari dagokionez, uraren kalitatea bikaina da eta ISO 9001 - ISO 14001 banderak ditu. Harea mehea da, eta olatuak orokorrean leunak izan ohi dira. Kirol jarduera ezberdinak egin daitezke hondartza honetan: surfa, boleibola eta bela, esate baterako. Surflari hasiberrientzako egokia da Karraspio. San Nikolas uhartea aurre aurrean du, eta olatuak ekialdetik lehertzen dira (noizean behin ezkerreko olatu bikaina ere altxatzen da).

 
 Bideoa: Etorito
Lizentzia: YouTube Estandarra

Parking txiki bat du parean. Udan erraz betetzen denez, Karraspio hondartzaren ingurunera zenbait autobus linea daude eta geltokia Lekeitiko udalerrian dute. 


 Argazkia: Olatz Foruria

Gure hondartzen inguruan guztia jakiteko aplikaziorik onena hemengo hau da: iHondartza


Egileak: Olatz Foruria eta Jon Hernández
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: