Kontxako kokapena Donostian; eraztun-erdi (ala kontxa) baten antzeko forma hartzen du Ondarretarekin batera.


Jon Imanol Ballesteros eta biok Donostiako hondartzara joan gara. Hemen daukazue jakin beharreko informazioa.

Kontxako hondartza izen bera duen badian dago, Donostian. Urumea ibaiaren mendebaldean kokatzen da; bien artean, hau da, ibaiaren eta hondartzaren artean, Urgull mendia eta alde zaharra aurki ditzakegu.

1350 metroko luzera du, 40 metroko zabalera batezbesteko eta 54000 m2-ko azalera. Urre koloreko are fineko hondartza da. Bestalde, sakontasun gutxi duenez, askotan, erabilgarria den hondartza zatia mugatua gelditzen da mareen eraginez.

Argazkia: Laida Goiburu eta Jon Imanol Ballesteros

Segurtasunari dagokionez, hainbat sorosle postu jartzen dituzte udako denboraldian. Denboraldia ixtean, ordea, ez da soroslerik izaten, eta hondartza txakurrekin pasiran dabilen jendez beteta ikus dezakegu.

Ez dago doaneko aparkalekurik; hondartzatik 20 metrora ordainketa-parkinga dago eta Donostiako Renfeko geltokitik 10 minututan iristen zara.

Hainbat kirol praktika daitezke Kontxako hondartzan; surfa olatuak bortitzak direnean, windsurfa haizea dabilenean, piraguismoa, bodyboard-a, boleibola edo hondartza-futbola dira ohikoenak.

Argazkia: Laida Goiburu eta Jon Imanol Ballesteros


Eskaintzen diren zerbitzuei dagokienez, eskaintza nahiko irekia dute udako denboraldian; piraguak alkilatzen dituzte, esan bezala sorosleen zerbitzua dute, boleibol sareak, komun publikoak, taberna txiki bat arkupetan, urpeko igeriketa, surf ikastaroak, dutxak, bizikleta gordetzeko zerbitzua edo hamakak alokatzeko eskaintza. Horrez gain, udan "gabarroia" izeneko plataforma bat jartzen dute uretan, non tranpolin eta txirrista desberdinetatik jauzi gaitezkeen.

Guzti honez gain, hainbatetan Europako hondartzarik onenaren saria jaso du, munduko hondartzen ranking-an seigarren postua lortuz. Sailkapen hauek Tripadvisor bidai-orrialdeko erabiltzaileek egin dituzte.

Lizentzia: Youtube estandar 
Egilea: Travel Kali


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: