Laga Bizkaiko hondartza da, Ibarrangeluko udalerrian kokatua.

Egilea: cc-by
Ibarrangelura doan BI-3234 errepidearen parean dago. Malda bat jaitsi orduko dago hondartza. Hondartza erdi-basatia, eraikuntza gutxi batzuk baino ez daude hondartzatik gertu. Babesturiko duna multzoa ageri da hondartzan. Horrez gain, hondartzaren mendebaldean, pinadi talde bat ageri da. Guztira 574 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 138.499 m2-ko azalera dauka eta 42.499 m2-ko azalera itsasgora denean. Dunaz beteriko hondartza da.

Egilea: cc-by
Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea oso ona da. Area uree kolorekoa da, horixka. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Gernikako herrira doan Bizkaibus zerbitzua dago ekainetik irailera. Abuztuko egunik jendetsuenetan, batez ere larunbat eta igandetan, kotxe ilararak Laga hondartzatik Lastarri auzoraino heltzen dira, hondartzatik kilometro batera.

Egilea: cc-by
Hondartzak bi parking bereiztu ditu bisitariei eskaintzeko, bata kotxeentzat eta beste bat motorrentzat, hondartzatik 10m-tara kokatzen dena. Dutxak eta komunak ditu eskuragarri, baita hondartzako kirolak praktikatzeko ekipamendua ere salgai. Orokorrean 4 sokorrista ibiltzen dira zaindari lanetan.

Egilea: cc-by
Gainera, Toki-Alai izeneko jatetxe bat ere badago, hordartzan bertan, zerbitzu bikaina eskaintzen dutena nahiz eta pixka bat garestia izan. Oso hondartza famatua da surf-a praktikatzen dutenen artean, bertako olatuen tamaina eta kantitate handiagatik.

Jasotako bandera urdinak: 1994, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002
Jasotako ISO banderak: 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017. Ondoko bideoan Lagako hondartza ikus dezakezue dron baten ikuspuntutik, Jon Olabarrizi esker zuenganatua.

 



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: