Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2002an sortu zen, Berriak martxan jarritako egitasmotik; beste hainbat eskualdetako egunkariekin batera. Bere oinarria 11barri, Bertako Hedabideak S.L eta Kalaputxi aldizkaria izan ziren; azken hau Mutrikuko herri aldizkaria zen.  Mutriku Lea-Artibai eskualdearen parte ez bada ere, hasieratik bertatik erabaki zen Mutriku komunikabidearen parte izatea, eskualdearekin zuen hurbiltasunagatik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko hitza. Iturria: Bere web orrialdea


Lau langile ditu egunkariak; zuzendari bat, zuzendari orde bat eta bi kazetari. Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu da zuzendaria. Bere egoitza nagusia Markina-Xemeinen dago.


                 
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza Busturialdekoarekin batu zen paperezko ediziorako duela lauzpabost urte, azken honen bideragarritasuna bermatzeko. Astlehenetik eguenera zortzi orrialdeko edizioa izaten da, eta barikuetan 16koa.  Hala ere, internetari dagokionez, bakoitzak bere web orria du.

Diru-laguntzei dagokionez, pribatuak zein ofizialak jasotzen ditu Hitzak.  Alde batetik, diru-laguntza publikoak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturialdeko, zein Lea-Artibai eta Mutrikuko zenbait udalek ematen dituzte.
Diru-sarrera pribatuak publizitatetik (bai paperezko edizioan baita webgunean ere), harpidetzetatik (paperezko edizoa jasotzeko urteko kuota 75€takoa da) eta zorion agur eta eskeletatik lortzen dituzte.  Gainera, 2018ra begira, interneteko harpidetzak ezartzea du helburu Berria taldeak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: