Plentzia, Plentziako (Bizkaia) udalerrian dagoen 356 metroko luzera eta 170 metroko zabalera duen hondartza da, Bilbotik 26 km-ra dagoena. Bizkaiako hondartzarik bisitatuenetarikoa da, paisaia erakargarriak, eta urak (gehienetan bandera berdea), zein areak duen kalitateak bultzatuta. Horren adierazle da hondartzan higitzen den kalitatezko bandera urdina, segurtasun, zerbitzu eta kalitatezko baldintzak betetzen ditu eta.

   Plentziak are fina eta urre-kolorekoa du, eta mareak behera egiten duenean, ondoan dagoen Gorliz udalerriko hondartzarekin elkartzen da; beste 842 metroko luzera eta 45 metroko zabalerakoa. Izan ere, mareak gora egiten duenean estaltzen den morru batek baino ez ditu bi hondartzak banatzen. Bestalde, bainatzeko denboraldia ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaitzen da, eta horrekin batera sorosleen zerbitzua ere.

Iturria: Norberak egina


   Hondartzara iristeko erraztasunak ere aipatzekoak dira. Izan ere, kotxez (aparkaleku publiko, zein lurpeko parkinga dago), autobusez, nahiz metroz gerturatu daitezke bisitariak; bainu bat hartzera, badiatik paseatzera, edo bertan egiten diren uretako zenbait kirol praktikatzera (surf, windsurf, paddle board, piraguismoa, …). Gainera, areara jaisteko aldapak eta udalak errazten dituen mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako uretarako aulki bereziek, posiblea egiten dute pertsona guztien hondartzaren gozamena.

   Olatuak ez dira oso handiak eta beraz, ez dira arriskutsuak bainularientzat. Hala ere, neurri aparta dute surflariek kirola praktika dezaten. Bestalde, ondo babestuta dagoen hondartza denez, maila guztietako kirolarientzat egokia da eta horrek, surfa ikasteko leku bikainean bihurtzen du Plentzia. Horregatik, hainbat surf eskola ematen dira urtean zehar.

   Bestaldetik, hareatzaren inguruan jateko ere hainbat aukera daude. Esaterako, areatik atera bezain laster aurkitu daitezkeen taberna edo jatetxeak, eta Gorlizeko hondartzara ailegaturik hurbil dagoen askaldegia batik bat.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: