Gazte mugimendua da Topaturen bihotza eta gazteak protagonista izango diren komunikazio agentzia sortzeko apustua egin zuten zenbaitek. Gazteek beren errealitatea inolako bitartekaririk gabe kontatzeko sortu zuten eta egun ere horretan dihardu. Lehen informazio iturria izan nahi dutelako jarraitzen dituzte gertutik gazte dinamikak.Euskalduna da, gorria da, feminista da, tresna parte hartzailea.
Bertan, gazteria kritiko bat sortzeko gazteen iritziak elkarbanatzeko kanal bat jarri dute
martxan. 
Topatu.eus webgunea. Iturria: bere web orrialdea.

Egun Topatu.eus-en egunerokotasunaz arduratzen diren hiru langile daude baina Euskal Herri osoan zehar dituzte kolaboratzaileak eta bakoitza bere herri edo auzoko berri emaile da; edota iritzi artikulugile… Zuzendaria Maddi Ane Txoperena da eta bere egoitza nagusia Martin Ugalde parkeaan dago, Andoainen.



Eusko Jaurlaritzak ematen die diru laguntza bat, baina ez da aski komunikabidea aurrera eramateko. Hori dela eta harpidetza jarri dute martxan eta beraiek sortutako produktu ezberdinak ere salgai dituzte(kamixetak, poltsak, dokumentalak... webgunean edo Durangoko Azokan eskuragarri). Eta azkenik, beraiek eskainitako zerbitzuetatik edota webguneko publizitatearekin lortzen dute dirua.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: