Nafarroako Mendialdeko euskarazko aldizkaria den Ttipi-Ttapak, Bortziriak, Baztan, Malerreka, Leitzaldea etab.en inguruko informazioa biltzen du. Aldizkari honen historia izatez laburra den arren, gaur egun 6.000 aleko tirada eta 27.000 irakurle inguru izatera iritsi da, 2016ko abenduko CIESen datuen arabera.

Ttipi-Ttapa web gunea ⎮Iturria: erran.eus

Ttipi-ttaparen bidea 1981eko neguan hasi zen, hiruhilabetekari gisa aldizkariaren lehen alea argitaratu zenean. Lehen ale hau, zuri-beltzean, idazmakinaz idatziriko 40 orrialdeko aldizkaria izan zen, Offset prozeduraz erreproduzitutakoa. Aipatutako honek, 400 aleko tirada izan zuen eta Bortzirietan banatu zen nagusiki. 

Aldizkaria, kultur elkarte edo inolako erakunderen babesarik gabe sortu zen, ideiaren sortzaile eta bultzatzaileak hamar pertsonaz osatutako lagun-talde bat izan baitzen. Taldearen helburua hasiera batean, euskara bultzatzeko lagungarri izan zitekeen ekimena aurrera eramatea izan zen. Honela, aldizkariaren edukiak ez zuen helburu informatzailea izan hasiera batetik, aldizkaria argitaratzearen justifikazioa, hizkuntza bultzatzea izan zelako soilik.

Bestalde, edukiari dagokionez, hauen sailkapena indartzen joanen da, aldizkariaren azken fasean sail definituagoak lortzeko punturaino. Honela, Ttipi-Ttapa aldizkariaren lehen aleak bertako kontu zahar, erreportai eta literatur lanez osatuak izan ziren bitartean, gaur eguneko aleak, aldaketa nabaria jasan dutela ikusi daiteke, azkeneko hauek herrietako informazio puntualak, gaurkotasuneko erreportai eta elkarrizketak biltzen dituztelako batez ere.

Tokiko informazioa hedatzen duen hamabostekari honek, bi diru-iturri ditu batez ere. Alde batetik erakunde publikoetatik jasotako dirua (Nafarroako Gobernuarena eta bertako Udalena), aurrekontuaren %80a dena eta bestalde, publizitatze kontzeptuaz eskuratzen dena, aurrekontuaren %20a.

Gaur egun, Aitor Arotzena zuzendari duen Ttipi-Ttapa aldizkariak, egoitza nagusia Lesakan (Bortzirin) dauka eta paperezko aldizkariarekin batera, edukia digitalki eskura dago interneten, Erran-en. Bestalde, aipatu beharra da, Euskal Herriko komunikabideen artean bere edukiak interneten zintzilikatu zituen lehena izan zela Ttipi-Ttapa, 1996an zehatz-mehatz. Sare-sozialei dagokienez, aldizkariak, Twitter (@ttipi_ttapa) eta Facebook kontuak ditu.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: