Kronika.eus





Urumeako Kronika, euskaraz egunero argitaratzen den Hernani eta beste hainbat  herriko egunkaria da. 2000.urtetik aurrera Kronika proiektua aurrera eraman zuen Dobera Euskara Elkarteak eta gaur egun egunkariaren argitaletxea da. Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Aritz Zerain langileek eraman zuten aurrera lan berria.Urumeako kronikaren barruan  hainbat zonalde desberdintzen dira: Hernani, Goizueta, Arano, Ereñotzu eta Astigarraga. 

Lehen hiru urteetan astean bost ale argitaratzen zituzten. 2003.urtetik sei ale argitaratzera pasa ziren eta 2004.urtetik gaur egun arte egunero argitaratzen dituzte. Guztiz euskaraz idatzitako egunkaria da, bi orrialdeko luzeerarekin eta gaur egun arte 4000 ale baino gehiago argitaratu dituzte. Egunkaria paperez zein web orrian publikatzen dute edonork irakur dezan. Gaur egun sei langile ari dira. Kronikan lanean, lau kazetari eta hiru marrazkilarik kolaboratzen dute egunkariaren edukiak osatzen, baita Hernaniko lau ikastetxe eta bi euskaltegitako ikasleek ere.


Hernaniko kronikaren portadetako bat Argazkia: newspaperinnovation.com
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: