Ane Muñoz, Luis Lopez-Areal eta Maialen Lizarribar

Urumea ibaiaren oinetan jaiotzen da Zurriola (Gipuzkoa) hondartza, Ulia eta Urgul mendien artean. Bere uren bizitasunak surflari ugari erakartzen ditu olatuen oinetan taula gainean ibiltzera. Ez du bandera urdinik eta jendearen pausaleku da urteko egun guztietan. Bandera horiak edota gorriak uhintzen dute gehienetan airea. Kiroletik eta lasaitasunetik ere badute bere ertzek. Surflarientzat erreserbatutako gunea dago. Sagués inguruan 300 metroko esparrua esperientzia dutenak surfeatzeko. Eta beste 100 metro ikasten dabiltzenentzat. Ekainaren 1etik irailak 30era irauten du bainu-denboraldiak, hiru soroslek osatzen dutelarik segurtasun-kanpaina.
Zurriola, Donostiako hondartza.
Kantauri itsasoko hondartzik olatutsuenetarikoa da. Urre koloreko hondarrez dago betea, Kursalaren altzoan. Zortzi sarlekuk osatzen dute bertarako irisbidea. Groseko hareatza, Donostiako gazteenetarikoa da. Ez bere eraketaren berritasunagatik bakarrik, baita bera inguratzen duen giro gazteagatik. Aize ufadek gogor jotzen dute 800 metro luze den itsas-ertzean. Bere aldean aparkaleku, kirol-gune, komun, taberna eta izozki dendak aurki daitezke. Eta ezin daiteke falta osteguneroko zita pintxo-potearekin. Urbanizazioaren hegaletan sortzen da Zurriola, olorrurik falta ez duen urertza.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: