Zuzeu.eus

Zuzeu euskaldunentzat sortutako orainkari digitala da. Euskalgintza helburu horretatik abiatuta, Interneten euskaraz dagoen eskaintza zabaltzeko asmoz sortua. Proiektuaren xedea parte hartzea eta euskara erabilera sustatzea da. Modu libre eta ireki batean jarritako informazio tresna horizontala da. Erabiltzailea informazio eta eduki sortzaile bihurtzen da, dagoen erredakzioaz gain.

Modu honetan parte hartzea, eztabaida eta hausnarketa bultzatzen ditu Zuzeuk. Internetetik eta interneterako sortutako eduki libre eta dohainekoa, edonoren eskura dagoena.

Hedabide bezala, ez dauka erredakzio talde finkorik, Xoraturikan S.L enpresaren giza baliabideez baliatzen da. Xoraturikan S.L 2009an sortutako empresa bat da, Ikus-entzunezkoen munduan esperientzia dun jendea bildu eta Interneten Zuzeu hedabide digital horizontala egiteko sortua. Elkarte mugatua da, esan bezala, eta enpresaren egitekoa izan da proiektua hedatu eta erabiltzaileak ekartzea. Egoitza enpresa mugatuaren helbide zibilean dago, Donostia (Gipuzkoan).

Portuetxe Kalea, 53A, 20018 Donostia, Gipuzkoa, España

Bere sorkuntzan egun zuzendari den Hasier Etxeberria idazlea aurki daiteke. Euskaldunentzat erreferente izateko sortutako hedabide digitala da.
 
Zuzeu-en bi modutara hartu daiteke parte:
1. Sarrerak idatziz
2. Iruzkinak eginez


Azken horretarako, ez da beharrezkoa erabiltzaile bidezko erregistro bat burutzea.
Izena emanez gero, ordea, erabiltzaileak Zuzeueko edizio tresnak erabiltzea edukiko ditu (Wordpress bidez), eta edukia gehitzea.

Zuzeuko erredakzio taldea hiru erredaktorez osatua dago. Euskara hutsez jardungo duen erredakzio talde horren egitekoa, edukiak sortu eta sartu, erabiltzaileei edukiak sortzen eta sartzen lagundu, berrikusketa, parte hartzea sustatu eta edukiak atalen arabera sailkatzea da.

Erredakzio talde horretaz gain, erabiltzaileek sortutako edukiz hornitzen da plataforma. Zuzeulari eta blogari komunitate sendo bat dauka kolaborazioa egiten dituztenak. Adin eta esperientzia guztietako jendea dago. Hasi gazteetatik eta adituetaraino (literatur, hezkuntza, zientziaz...) jarduten dutenak. Hedabide honetan erabiltzaileen intereseko gaiak lantzen dira.

Edukiak sortzeko aipatutako erredakzioaren barnean zuzeulari eta gugeulariak daude, guztira 1.440 baina gehiago.

Hedabidearen diru iturri nagusia publizitatea da, babesle, gugeulari eta publizitatearen diru laguntzak ditu. Euskal Herriko erakunde nagusiak aurki daitezke bertan: Azkue Fundazioa, Euskal Herriko Unibertsiatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza...

Sare sozialetan aktibitatea burutzen du, egun, bisiten %40a bertatik eskuratuz. Guztira, 10.020 jarraitzaile ditu Twitterren eta 2.900 zale Facebooken.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: