Arrigorriko arratoi gorri-gorrixe ra, hala dio esaerak.Ondarroa famatua da, beste hainbat gauzen artean, bertakoen hitz egiteko era xelebreagatik.  Izan ere, ondarrutar kontsideratzen den orok, hizkuntza izan edo pertsona izan, badu inguruko herrietan aurkitu ezin daitekeen saltsa bat.  Ondarrutarrak ez direnek, batez ere barrualdekoek, kresalak kalte egiten dietelako dela diote; Ondarroak itsasoarekin duen harremana beti izan baita oso estua.


Mendebaldeko Nafarroako kostaldea hondartza txikiz beteta dago.
Artibai ibaiaren itsasadarrean kokaturik dagoen herri arrantzale hau asko hazi da arrantza medio. Mantendu diren hareatza eta dunak bokalearen eskuinaldean dagoen Arrigorri hondartzara murriztuta geratu dira.  Hondartza hau, neurri handi batean artifiziala da kaiko espigoia eraikitzeak sedimentazio- korronteak aldatu egin baitzuen egungo Arrigorriko hondartza.
Irudietan ikus daitekeena 180 metro luze dituen Arrigorri hondartza da. Zabaleran berriz, marearen arabera asko aldatzen da 60-120 metro bitarte.

Bainatzeko denboraldia, beste hondartzetakoaren bera da ekainak 17tik irailaren 17ra, eta ondorioz gaur ez dugu inor uretan ikusten. Baina, bandera urdina du eta denboraldian zehar bi sorosle egon ohi dira goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hala ere, oso itsaso lasaia da, ez baitago harrokarik eta marea lasaia da. Olatuak txikiak izan ohi dira. Harea berriz, xehea da eta urre kolorekoa.

Olaturik ez dagoenez, eta itsaso lasaiaren ondorioz ez dago surfa egiterik baina beste zenbait ekintza praktika daitezke, bodyboarda esate baterako.
Uretatik kanpo ere badago zer egina, boleyballeko sarea dago, hamaken alokairua (garai honetan ez baldin badago ere), umeentzako gunea eta jolaslekua hondartzan bertan eta baita hondartzatik kanpo ere. Beste zerbitzuen artean, ezintasun fisikoa dutenentzat egokitutako sarrera,megafonia, zaintza zerbitzua, aldagelak, komunak eta zakarrontziak, bertaratzeko eskilarak eskeintzen dizkigu Arrigorrik.

Hondartza honetan ez dago autoentzako aparkalekurik baina bai bizikletentzako. Eta autobusa heltzen da bertara, bai urbanoa eta baita interurbanoa. Hala ere, herrigunean dagoenez oinez iritsi zaitezke. Horrez gain, itsas-pasealekuan zehar ibilaldi atsegina egin dezakegu Saturrarango  hondartzaraino.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: