Atxabiribil, “El Peñón” izenaz ere ezaguna, Bizkaiko Sopela udalerrian dagoen 830 metroko hondartza da, Arrietara hondartzarekin bat egiten duena. Izan ere, ez dago bien arteko banaketarik, eta itsasbehera dagoenean, batetik bestera pasiatzeko aukera dago. Guztira, 134.000 m2ko azalera duen hondartza lasaia da, itsaslabarren artean dagoena.





Kirola
Atxabiribilen, olatuak harkaitzetan apurtzen dira, hortaz, edozein marea dagoela, beti daude olatuak. Horregatik, bertan praktikatzen diren kirolen artean, surfa da aipagarriena. Nabarmentzekoa da ASP Europako zirkuitoko Projunior proba bezalako kirol-ekitaldi garrantzitsuak ospatzen direla. Gainera, Atxabiribiletik hurbil, “El Sitio” izeneko point-break gunea dago, itsasbehera dagoenean, 2 metroko olatuak jasan ditzakena.

Surfaz gain, herritar kirolarienek bodyboard, parapente, eskalada, eta boleibol bezalako kirolak egin ditzakete. Halaber, umeentzako jolasak ere badaude, eta pasealeku ederrak, oinez zein bizikletaz egiteko aproposak.


Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, uda garaian, zazpi sorosle daude Sopelan, 11etatik 20etara. Gainera, zaindariak daude, eta megafonia zerbitzua. 

Bainu-hartzaileek aldagelak, dutxak, komunak eta iturriak dituzte eskura, eta paperontzi ugari. Bizikletaz joanez gero, gordetzeko tokiak daude, baita aparkaleku handia ere, 1.100 kotxeetarako lekua duena.

Horrez gain, kanping bat hurbil dago, baina hondartzan debekatua dago akanpatzea, eta inguruan, hainbat taberna eta jatetxe, zeinetatik hondartzako bista zoragarriak ikusi daitezkeen.


Sopelako Atxabiribil hondartza. | Egileak: Oiane Luaces eta Ainhize Vega


Nola heldu
Metroz joan eta etortzeko aukera dago, Plentzia-Etxebarri arteko Lehen linearen bidez. Larrabasterrako geltokitik, ordu erdiko ibilaldia dago hondartzaraino. Udan, Sopelbus izeneko autobus-zerbitzua martxan dago, Larrabasterrako metro geltokia eta hondartzak lotzen dituena. 

Bizkaibusek ere joateko aukera ematen du. Urgitxieta geltokian jaitsi, eta 20 minutu egin behar dira oinez. 

Kotxez, ordea, Sopelan, BI-2122 errepidea jarraitu behar da Atxabiribilera heltzeko.


2005ean, Sopelak Kudeaketa Sistema Integratua ezarri zuen eta bere hondartzek ISO 9001: 2008 Kalitate baldintzak eta ISO 14001: 2004 Ingurugiro baldintzak betetzen dituztela bermatzen du. Hori dela eta, Sopelak AENOR bandera du.

Era berean, EMAS III ziurtagiria lortu du, Europa mailako ingurugiro aitorpenik nagusiena.


Oiane Luaces eta Ainhize Vega
_________________________________________________________________________________

Iturriak
https://turismo.euskadi.eus/es/playas-embalses-rios/playas-de-arrietara-y-atxabiribil/aa30-12375/es/
http://www.eitb.eus/eu/eguraldia/hondartzak/442402/sopela-atxabiribil/
http://www.eitb.eus/es/eltiempo/playas/439392/sopelana-atxabiribil/
http://www.uribe.eu/sopela/arrietara-atxabiribil-sopelana/itemid-145
http://www.sopelaudala.org/index.php/es/areas-municipales-sostenibilidad/319-iso
https://www.metrobilbao.eus/eu/conociendo-bilbao-eu/bilbao-en-metro-eu/nuestras-playas-eu
http://www.bizkaia.eus/Ingurugiroa_Lurraldea/Hondartzak/detallePlaya.asp?nPlaya=1&Tem_Codigo=350&Idioma=EU&banoAsistidoPulsado=0
https://en.wikipedia.org/wiki/World_Surf_League
https://www.iso.org/home.html
http://www.aenor.es/aenor/inicio/home/home.asp
http://www.aenor.es/aenor/normas/normas/fichanorma.asp?tipo=N&codigo=N0042135#.Wh1SGFXiaM8
http://www.aenor.es/aenor/normas/normas/fichanorma.asp?tipo=N&codigo=N0032367#.Wh1StFXiaM8
https://www.campingsopelana.com/eu/
https://www.facebook.com/barelsitiosopela/photos/pb.728071983914670.-2207520000.1511871437./1483787731676421/?type=3&theater



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: