Barakaldo FCB futbol kluba 1917 aldera jaio zen, auzokideen arteko joko informal moduan, beste auzo zein herriekin leihatuz. Gaur arte dezente hazi da, hala ere, une honetan 2.B mailan dago taldea. Emakumezkoen talde bat ere badauka klubak, hainbesteko protagonismoa ez duen arren. Ohiko partidu baterako sarrerak 10 euro inguru balio izaten du, 5 haurrentzat.

Gaur egungo taldeko plantila honakoa da:




Lasesarre da Barakaldo futbol taldearen zelai ofiziala, izen bereko auzoaren eta Urban Galindoren artean kokatua, itsasadarretik hurbil.

Barakaldoko Lasesarre futbol zelaiaren kokapen geografikoa

Barakaldoko Lasesarre futbol zelaia



Klubaren bazkide izatea benetan ekonomikoa da, webgune ofizialean deskribatzen zaigunez. Bertako zaleen atalean klikatuz gero, aukera guztietarako tarifak ageri zaizkigu. Ideia orokor moduan; lokalitaterik garestiena Tribuna VIP deritzona da, eta honek 307 euro balio du, urteko.

 Txikia eta umila bada ere, Barakaren afizioa bere ezaugarri onenetarikoa da, zalantzarik gabe. Barakaldo taldeak 17 peña ditu guztira, horietatik ospetsuena, agian, Indar Horibeltz delarik. Gainera, Lasesarre zelaian bertan, izkina batean integratuta, Rocketagolak, taldearen aldeko taberna mitikoa dago. Obsesión Fatal musika talde barakaldarrak, bere aldetik, abesti bat eskaini dio aurten futbol taldeari, urteurrenaren ospatze motibo bezala. 100 años de pasión du izena Barakaldoko musikaren esentzia eta herriaren pasio futbolistikoa uztartzen dituen piezak, Barakaldo CF TV Youtube kanalean entzungai. Kanal horrez gain, Twitter eta Instagram kontuetan ere jarrai ditzakezue horibeltzak.



Bukatzeko, hona hemen Barakaldo CFren betiko himno ofiziala, Ramiro Betolazaren hitzekin eta Rodrigo A. de Santiagok musikatua:


Que somos del Barakaldo
el once goleador.
Gane o pierda es nuestro equipo ¡Aúpa!
como nuestro es el mejor.
Vengan goles, vengas triunfos ¡Aúpa!
Barakaldo campeón.
Que somos del Barakaldo
con humos de vencedor,
entre campos y entre hornos ¡Aúpa!
con bravura se forjó.
Vengan goles, vengan triunfos ¡Aúpa!
Barakaldo campeón.

 Estribillo

Aúpa, Barakaldo, Aúpa
a la División de Honor
a ser grande entre los grandes
a cantar el alirón
Aúpa, Barakaldo, Aúpa,
a la División de Honor.

Vengan goles, vengan triunfos
Barakaldo campeón.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: