Beasain Kirol Elkartea, izena ematen dion herri gipuzkoarran kokatzen da. 1905. urtean sortu zen eta gaur egun Espainiako 3. mailan jokatzen du.

112 urteko historia izan arren, 10.000 biztanleko herri bateko taldea izanik, ez du arraskata handirik izan. Lehen esan bezala, gaur egun 3. mailan jokatzen du, baina hau ez da beti horrela izan. Izan ere, 1991. urtetik 2002ra arte, 2. maila Bn lehiatu zuen, hauetako bitan 2. mailarako igoera fasera sailkapena lortuz. Beste momentu garrantzitsu bat 2001ean gertatu zen, Erreala Errege Kopatik kaleratzea lortu zuenean.

Zelaiari dagokionez, Loinaz estadioan jokatzen du. 1951. urtean sortua, 2005ean birmoldatu zen. 1000 pertsonentzako edukiera du.

Bestelako datuak:

Presidentea: Iñigo Arrese.
Entrenatzailea: Urtzi Arrondo.
Ezizena: Bareak, vagonero (XX. mende hasieratik tokiko enpresa garrantzitsuena den CAFekatik).
Janzkera:
Lehena: Kamiseta txuriurdina, praka zuriak eta galtzerdi txuriurdinak.
Bigarrena: Kamiseta beltza, praka beltzak eta galtzerdi beltzak.
Sare sozialak:
Twitter: @beasain1905
Facebook: Beasain Kirol Elkartea
Instagram: @beasainke1905

Beasain KE lehen taldea. Beasainke.com-i esker zuenganatua.

3. mailako taldearen egungo sailkapena (2017-12-26).

Loinaz estadioa.

Loinaz estadioaren kokalekua Beasaingo mapan.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: