Bitcoin Cash-ekin gertatu zen moduan, Bitcoin Gold Bitcoin moneta elektronikoaren bifurkazio berri bat da. 2017ko azaroaren 12an ezagutarazi zuten kriptomoneta berri hau, mineria deszentralizatzeko helburuarekin. Adarkatze hau SegWit2x bidez sortu zen.

Bitcoin eta Bitcoin Gold-en arteko desberdintasun nagusia algoritmo batean datza; SHA256 ordez, moneta berriak Equihash memoria-funtzioa erabiltzen du, arreta pribatutasunean jartzen duen Zcash monetaren antzera.

Esan bezala, Bitcoin Gold-en sorreraren muina GPU-etan oinarrituriko mineriaren deszentralizazioa da, eta sare hori babesteko ASIC erabiltzen du. Banaketa 491407 blokean gertatu zen.

Bitcoin-ek ez bezala, Bitcoin Gold-ek G aurrizkia erabiltzen du P2PKH transakzioetarako, eta A aurrizkia P2SH salerosketetarako.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: