Bitcoin delakoa munduan sortutako lehen kriptomoneta proiektua da. Izena txanpona bera ere izendatzeko erabiltzen da. "Ziber-txanpon" honen ezaugarri nagusia haren deszentralizazioa da, hau da,  ez dauka ezelako gobernu baten babesik, ezta harekiko menpekotasunik ere. Hau da, unitate honekin burututako transakzioak modu askean burutzen dira, inolako bitartekaririk gabe. Protokolo hau, beraz, kode irekikoa da.

Bitcoin edo BTCaren (hori baita laburdura) sinboloa oraindik ez dago ohiko teklatuetan erabilgarri, baina honakoa izango litzateke bere itxura: BitcoinSign.svg

Satoshi Nakamoto da 2009an plazaratu zen proiektu honen sustatzailea. Ez dago argi pertsona bakarra ote den (kasu horretan, ziurrenik ez da bere izen erreala ere), edo pertsona talde bat.


Honakoa izan da BTCk 2009tik gaur egun arte jasan duen bilakaera. 



Gainera, hainbeste jarraitzaile ditu ideia honek ezen wiki berezi bat ere sortu baitute. Bere aldetik, Criptonoticias guneak sistema digital honekin eta beste askorekin lotutako berriak argitaratzen ditu.

















Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: