Deportivo Alaves, Glorioso izenez ere ezaguna den futbol taldea, 1921.urtean sortut zen eta Gasteizko talde nagusia da. Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen du eta bertan aritu da 12 denboraldiz (ez jarraian). Bigarren mailan 34 deboraldi eman ditu. 2001ean UEFA Kopako txapeldunordea izan zen eta seguruenik hau  izan da gaur arte taldearen lorpenik handiena.

Taldeak Mendizorrotza zelaian jokatzen du, hain zuzen ere Gasteizeko Cervantes pasealekuan kokatuta dagoenean. 1924an inaguratu zen zelaiak 19.840 lagunentzat tokia du.

Argazkia Wikimapiari esker eskuratua


Deportivo Alavesek akziodun asko ditu, baina horietan nagusiena Saski Baskonia da, eta horrela, bazkide nagusiena Josean Querejeta. Alfonso Fernández de Trocóniz da presidentea gaur egun eta Abelardo Fernández entrenatzailea. Taldeak 17.000 abonatu inguru ditu.

Sarrerak, 20 eurotik 65 eurora eskura daitezke normalean

Denboraldi hau ez da emaitza aldetik taldearentzat onena izaten ari, hori dela eta, taldeak bideo hau egin zuen zaleei eskertzeko eta babesa eskatzeko:
Bideoa Alavesek Youtuben duen kontuari esker eskuratua
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: