Hogeita sei hondartza inguruk hartzen dute Bizkaiko kostaldea, Ondarruko Arrigorri hondartzatik Muskiz eta Zierbenako “La Arena”-raino.

Horien artean aurki daiteke Ereagako hondartza, Getxoko herrian kokatzen dena. 882 metroko luzera du, eta 64 metroko zabalera batez beste. Itsasbeheran 110.265m2-ko azalera du, itsagoran, aldiz, 42.665m2-koa.

Uraren kalitateari erreparatuz gero, bikaina da azken lau urteetako datuek diotenez; bare egon ohi da gehienetan. Area nahiko mehea da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hondartzako ura astero aztertzen duela kontutan hartuta, arazorik gabe baina daiteke bertan, -betiere arauak errespetatuz-. Euskal Herriko gainontzeko hondartzetan bezala, Ereagako bainurako arauak banderak zehazten du; berea, horia edo gorria izan daiteke. Horrez gain, bandera gorri-urdina ere ikus daiteke bertan, zeinak uretako jarduerak egiteko eremua zehazten duen. Bitxikeri moduan, 2017ko denboraldian Ereaga eta Arrigunaga hondartzak izan dira bandera urdinez jantzi diren bakarrak beren ingurumen kalitate maila onarengatik.

Zenbait kirol praktikatzeko aukera ematen du hondartzak, hala nola, surfa, windsurfa, boleibola, bela edo ur motorren erabilera.

Ekainaren 1ean hasten da bainu denboraldia, eta beraz, hondartza kontrolatzen duten bost sorosleen lana. Hondartzainak ere badira, eta informazio postuak erabilgarri egoten dira denboraldiak iraun bitartean, irailaren 30erarte, alegia. 

Horrez gain Ereaga 5 leku ezberdinetan banatuta dauden 24 dutxaz hornituta dago, baita 16 komunez ere. 60 paperontzi daude, 6 iturri eta megafonia zerbitzua.
Ereaga hondartza bare-bare

Bete beharreko arauak eta debekuak ere badaude, hauek dira horietako batzuk:
- Debekatuta dago dutxetan xaboia erabiltzea.
- Debekatuta dago sua piztea.
- Debekatuta dago motordun ibilgailuak sartzea.
- Debekatuta dago hondakinak baimendutako lekuetatik kanpo botatzea.
- Debekatuta dago etxe-abereak sartzea.
- Debekatuta dago hondartzetan kanpatzea.
- Debekatuta dago ezarritako ordutegian arrantza egitea (10h-21h).
- Debekatuta dago eragozpenak sortzen dituzten joko edo ariketak egitea.
- Debekatuta dago zarata nekagarriak egitea.

Gaur egun badaude hondartzarentzat arriskutsuak izan daitezkeen faktoreak; kutsadurari dagokionez, ibaiak eta martxan dagoen saneamendu urbanoak negatiboki eragin diezaiokete.

Hondartzara heltzeko hainbat modu daude.
Autoz joatekotan Getxoko BI-637 “La Avanzada” errepidean zehar bukaerara iritsi, gero Marqués de Arriluce e Ibarra pasealekua hartu eta Puerto Deportivo de El Abra norabideruntz joan behar da. 317 aparkaleku plaza daude erabilgarri, hauetako 10 desgaituentzako izanik.
Autobusari dagokionez, Bizkaibuseko hainbat lineak eramaten dute hondartzatik 200 metrora dagoen geldialdira.
Metroz joanez gero, Neguriko geltokitik 500 metro ibilita irits daiteke hondartzara. Algortako geltokitik ere joan daiteke, kilometro bat ibilita. Hondartzara jaisten den igogailua erabiltzea ahalbidetzen du azken aukera honek.
Algorta auzoko Maria Cristina plazatik ere joan daiteke oinez zuzenean.

Uraren Euskal Agentzia, Osasun Publikoko Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxoko Udala arduratzen dira hondartzaren kudeaketa eta erabilera egokiaz.

Ereaga hondartzaren ondoan aisialdirako hainbat aukera eskaintzen dituen kirol portua dago. Bertan kafetegiak eta jatetxeak, aquarium-a eta zinema bezalako zerbitzuak aurki daitezke beste batzuen artean





Asier Sustacha eta Maialen Santos


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: