Ethereum kriptotxanponen plataforma gaur egun diru gehien kapitalizatu duen bigarren kriptomoneta da, soilik Bitcoinaren atzetik. Bere sorreratik, 2015etik jada 44 milioi dolar kapitalizatu ditu.

Vitalik Buterin gazte errusiarrak 2013an garatzen hasi zen Ethereum plataforma. Hasiera batean, 2015ean, errusiar honen proiektua kaleratu zenean Ether baten prezioa dolar bat baino gutxiagokoa zen. Orain, Ether bakoitzak 465 dolar balio du (2017ko abenduaren 4ko goizeko 11:43tan). Horrek esan nahi du 2015ean kriptotxanpon honetan hamar dolar inbertitu zuen bisionarioak orain hiru mila dolar baino gehiago dituela eskuragai.

Beheko taulan ikusi ahal denez, urte bat baino gehiago igaro zen moneta hau bere balioa nabarmenki areagotu zuenera arte.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: