Gernika Kluba Gernikako futbol taldea da. 1922an sortua, iaz Bigarren B Mailara igo zen.

1922an sortu zen taldea eta Bizkaiako mailetan aritu zen lehen bost hamarkadetan. 1974an hirugarren mailara igo zen eta ordutik ez da jeitsi. 1994an bigarren B mailara igo zen urtebeterako baina 1996an berriz lortu zuen igotzea eta bertan mantendu zen zazpi urtez. Emaitzarik onena 1996-97 denboraldiko 9. postua izan zuen. Ordutik hirugarren mailako postu altuetan ibili da eta 2015ean play offean Mercadal, Xerez eta Osasuna B garaitu eta bigarren B mailara itzultzea lortu du.

Urbieta Futbol Zelaiak 2.000 ikusleentzako tokia du. Gernikan bertan kokatzen da, Oka ibaiaren ertz batean.


Sarreraren prezioa jardunaldiaren garrantziaren araberakoa izan ohi da, baina normalean 15 euro bueltan ibili ohi da.

Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu web-orrialde ofizialera: https://gernikaclub.net/
Bideoa: Gernika taldearen web ofizialetik zuenganatua.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: