Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo futbol taldea da. 1976an sortu zen eta emakumezko zein gizonezko sailak/taldeak ditu.

Emakumezkoen saila 1981an sortu zuen Karla Lekuonak, eta Euskal Herrian aitzindaria izan zen emakumezkoen futbolan. Titulu ugari eman dizkio elkarteari lehenengo zein bigarren mailan. Emakumezko Superligan hiru titulu ditu (1986-87, 1987-88 eta 1990-91) eta txapeldunordea izan zen 1985-86 denboraldian.

Azken urteetan ez da aritu maila gorenean, bigarren mailan baizik (Nazional mailan), 2014-15 urtean bigarren maila irabazi eta Emakumezkoen Superligara igo zen arte. Bi urtez maila gorenean jokatu ondoren, 2017an berriro ere jaitsi zen Nazional Mailara.
2017-18 denboraldiko jokalariak
Teknikariak ondorengo hauek dira:
  • Entrenatzailea: Gurutze Fernández
  • Atezainen entrenatzailea: Iker Calvo
  • Prestatzaile fisikoa: Gurutze del Ama
  • Ordezkaria: Aitor Igartua
  • Staff: Iñigo Olaizola
Oiartzun Kirol Elkartearen datu esanguratsu batzuk:
Argazkia: Google Maps




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: