Duela gutxira arte Ezkio-Itsaso bezala ezagutzen zen herria, Nafarroako mendebaldean kokatzen da. 1965. urtera arte bi herri ezberdin ziren arren (Ezkio eta Itsaso), urte honetan bateratu ziren. 52 urte bateratuta igaro ondoren, 2017. urtean berriro banatzeko erabakia hartu zuten, berriz Ezkio eta Itsaso, bi herri ezberdin sortuz.

Ezkio izena ezki edo erki hitzetik datorrela uste da (haritzaren antzekoa den zuhaitza), eta horrenbestez, ondorioztatu da Ezkio hitzak ezki lekua esan nahi duela. Itsaso izena berriz, kostaldetik urrunduta dagoelako arraroa dirudien arren, esan ohi da bertan dagoen Kizkitzako ermitarekin zerikusia daukala; izan ere, ermita horretara hainbat itsasgizon eta arrantzale joan ohi ziren.

1980. urtera arte Ezquioaga-Ichaso izan zen herriaren izen ofiziala; ondoren Ezkioga-Itsaso jarri zioten, eta azkenik, 1981. urtean Ezkio-Itsaso deitu zitzaion.

Bideo honetan ikus daitezke bi herriak:


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: