Gatika, Uribe eskualdean kokatuta dagoen Mendebaldeko Nafarroako herri bat da, 1672 biztanle dauzkana. 17,42km² ditu eta itsasotik 78 metrotako altitudea dauka. Herriaren erdigunean Garai-Sertutxa auzoa dago, Mungia herritik 2'5 km-tara. Gatika, Sopela, Urduliz, Plentzia, Mungia, Maruri-Jatabe eta Laukiniz herriez inguratuta dago. 

Bizikletaz, oinez, kotxez, metroz edota autobuses joateko herri egokia da Gatika. Bilbotik 17km ingurura kokatzen da eta bertatik joateko modu asko topa daitezke. Mendi ugari aurki daitezke herriaren inguruan eta altuenak, Lauromendi-k, 226,09 metroko altuera du. Hona hemen herriaren inguruko beste herri batzuk: Margaltza (225,65m), Olakoetxeko (174,49m), Urrestimendi (142,37), Aranburu (137,33m), Gatikamendi (99,23m) eta beste hainbat eta hainbat daude. Hondartzei dagokienez, Armintzako Portua 8 kilometrotara aurki daiteke, ondoren Bakioko hondartza 8 kilometrotara baita ere Gorlizko hondartza 8 kilometrotara baita ere.

Herri honen eraikinik deigarriena Butroe gaztelua da. Erdi Aroko eraikuntza bat da, baina gaur egun ikusten dena XIX. mendean egindako birmoldaketa da: Francisco de Cubas arkitektuak eraikita. Gaztelu hau, 2400m² ko azalera du. Gaur egun, eraikin hau, INBISA enpresaren boterean dago. Patrimonio Histórico Español-i buruzko 1949ko Apirilaren 22ko dekretuaren babesean dago. Gainera, nahi duenarentzat salgai dago Butroe-ko gaztelua.


Mirian Gomez, Aitor Aguirre eta Maider Pascual


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: