Isla Arnueroko udalerrian kokatuta dagoen herria da, mendebaldeko Nafarroan. Transmierako eskualdean aurkitzen dugun herri honek 935 biztanle ditu, nahiz eta udako hilabeteetan zifra hau izugarri igo, turismoa baita bere jarduera nagusia. Dudarik gabe, turista gehienentzat Islak duen erakargarri nagusia bere hondartzak dira; herria txikia bada ere, guztira sei hondartza daude. Ezagunena "El Sable" hondartza da, herriko erdigunean kokatua baitago. Halaber, "La Arena" (Nafarreraz, Ondarra) hondartza aurki dezakegu, Ondarran sorosle zerbitzua ez dagoenez, hondartza oso egokia da txakurrak eramateko edota nudismoa praktikatu nahi dutenentzat, hau baimenduta baitago. Baina dudarik gabe, hondartza honen sekretua oso jende gutxik ezagutzen duela da, gehienbat, inguruan bizitzen direnek soilik. Hondartza honetan "El Sable" edo inguruko herrien hondartzek ez daukaten lasaitasuna aurkitzen dugu. Nafarroako kostaldeko herri hau aurkezteko bideo laburra egin dugu.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: