Laidatxu, surfaren altxorra


Egilea: Oihana Iturbe

Laidatxu hondartza Mundakako udalerri bizkaitarrean aurkitzen da, Bilbotik 43km-tara. Bertara heltzeko BI-2235 errepidea hartu behar da, Gernika-Lumo eta Bermeo lotzen dituena. Autoa aparkatzeko parking-a dago hondartza alboan. Garraio publikoa ere eskura dago, bai trena, bai autobusa.

Hondartza txikia da, 55m-ko luzeerakoa, hain zuzen. Are fina eta kalitate handiko ura dauka, familian joateko eta umeek jolastu ahal izateko oso egoki bilakatzen duena. Arrisku txikiko hondartza da. Horregatik bandera berdea da nagusi gehienetan. Bertan dutxatu nahi izan ezkero, komunak eta dutxak daude.

Laidatxu oso ezaguna da bere ezkerraldeko olatuarengatik. Munduko 10 olatu hoberenen artean egonda, kanpoaldeko surflari asko hurbiltzen dira hondartza honetara. Mundu-mailako surf txapelketak ospatzen dira bertan eta ikuskizun ikusgarriak eskaintzen dituzte.

Surfaz aparte, beste kirol batzuk ere praktikatzen dira: piraguismoa, windsurfa eta bodyboarda, esate baterako. Hondartza inguruan badago kirol hauek irakasten dituen eskola bat, gazteek zein helduek parte hartu dezakete eta Laidatxu hondartzak eskaintzen dituen olatuez disfrutatu.

Uda garaian, ferry bat hartu daiteke alboan dagoen Laida hondartzara joateko eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba ederra ikuskatzeko.

   
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: