Ribabellosako sarbidea: Maialen Apoita

Ribabellosa hego-mendebaldeko Nafarroan dagoen herria da, zehatz mehatz Erribera Beitia izeneko udalerrian, 482m-ko altitudean. Ribabellosa Añanako Koadrilaren hiriburua da, Nafarroako hego-mendebaldeko 7 kuadriletako bat. Bayas eta Zadorra ibaien ibilbidean dago Ribabellosa, hauek Ebrora urak isuri baino lehen. Miranda Ebroren alboan dago Ribabellosa, Gasteiztik 30 kilometrora. Beste herrietaz inguraturik - Komunioi, Erriberako Kintanila, Armiñon…- eta autobideko konexiotik gertu, oso ondo komunikatuta dago.

Udalbatzako eraikin gehienak Ribabellosako Foruen plazaren inguruan daude: Ribabellosako administrazio-junta eta Añanako Kuadrilaren sedea. Horietaz gain, plaza horretan ere Sáenz de Santamarien jauregia aurki daiteke, baita Arabako Ermandadeen Ordenantzen Koadernoari buruzko monumentua. Bestalde, Erribera Beitiako hiriburua izateagatik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola dauka, irakaskuntza hala gazteleraz nola nafarreraz eskaintzen duena. Ikasleek, Lehen Hezkuntza bukatzean, 23 kimometrora dagoen Langraiz-Oka herrira joaten dira, doako autobus baten bidez.
Herri honen demografia urteen poderioz asko handitu da: 2000. urtean 456 biztanle besterik ez edukitzetik errondatuta, 2017. urtean 1097 biztanle errondatuta edukitzera. Honetaz aparte, kirolaren aldeko apustu handia eginez, Ribabellosak bi polikiroldegi ditu hainbat instalazioekin: Gimnasio bat, igerileku bat, frontoi bat, padeleko bi pista, kanpoaldean dagoen tenis pista bat eta in-line Hockey/ areto-futboleko pista bat. Hori dela-eta herri honek Kaiku izeneko areto-futbol taldea, Dragons izeneko hockey taldea eta Ribera Gymnastica izeneko gimnasia erritmiko taldea dauzka.
Ribabellosako eraikin erlijioso nagusia Errosarioko Andre Mariaren eliza da, XVI eta XVII mendeen artean eraikia. Herriaren goikaldean San Joan eta Magdalenako ermita aurki daitezke. Gainera, San Miguel mendia dago ermitaren alboan, N-1 errepidearen alboan dagoena eta Osborneko Zezena duena bere puntan. Biztanleriaren horniketarako, Ribabellosako kanpoaldean Eroski kateko hipermerkatu bat eta bazar handi bat aurki daitezke, azken hau 2016ko Abenduan ireki zutena.

Ribabellosako lehen erreferentzia historikoa 1099koa da, Mirandako foruan. Izan ere, garai hartan Miranda Ebro Nafarrokoa zen. Hirurehun urte beranduago, 1463an, Ribabellosan Arabako Ermandadeetako Prokuradoreak bildu ziren Ermandadeen Ordenantzen Koadernoa-ko kapitulua onesteko. Izan ere, Ribabellosa Erdi Aroko ibilbide baten baitan zegoen, goi-lautada eta itsasoa batzen zituena eta Donejakue Bidearen ibilbideetariko batekin topatzen zena. Momentu historiko hori oso garrantzitsua izan zen gaur egungo lurraldea batu zuelako, horregatik Ribabellosako Foruen plazan horri buruzko monumentu bat dago.

Donejakue Bidearen ibilbidean egoteagatik, Ribabellosaren ipar-ekialdean Kintanilako Gaztelua dago, Erdi Aroan komunikazio-puntua zena eta gaur egun erromesentzako aterpea dena. 1860ko Uztailaren 18an, ordea, Warren de la Rue britainiar astronomoak behatoki bat eraiki zuen Ribabellosa eta Miranda Ebroko zonaldean, eguzki-eklipse bat hilezkortzeko. Bertan jasotako argazkiak dira, izan ere, eguzki-eklipse baten lehenengo argazkiak historian. 2018ko Otsailaren 24an Foruetako Plazan Gernikako Zuhaitzeko urtadarra landatu egin zen, Ribabellosako Erriberabeitia Abesbatza koruak ospakizunari musika jartzen zion bitartean.
Gaur egun, Añanako Kuadrilako biztanleek haien lurraldea mehatxatuta ikusten dute Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuagatik. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioak Burgos eta Gasteiz lotzeko egindako diseinua Erribera Beitiako lurraldea hartzen du baitan, bertako herrien konexioak oztopatuz. Beraz, bertako biztanleek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) diseinuaren aurkako kanpaina sortu dute, Ministerioak beste alternatiba bat proposa dezan, Arabako Errioxan egin den bezala.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: