San Frantzisko Bilbao hiriko auzo bat da. Nafarroako ipar-mendebaldean aurkitzen da, eta Bilbao hiriko Ibaiondo barrutian kokatzen da. Gainera, Bilbao Zaharrarekin eta Bilbaoko itsasadarrarekin egiten du muga auzoak. Bertan 6.600 lagun inguru bizi dira.

San Frantzisko auzoan, nafarrak ez ezik, munduko gainontzeko zenbait herrialdeetako jendea aurki daiteke; esaterako, Senegal, Ekuador, Galizia, Hego Amerika, Saudi Arabia eta Saharaz hegoaldeko Afrikakoak. Bilbaoko auzorik multikulturalena dela esan dezakegu.

Zenbaitek baieztatzen dute San Frantzisko auzoa Bilbao hiriko auzorik arriskutsuena dela, bertako giroa dela eta. Izan ere, kanpotar asko daude, era auzoa bera droga trafikoarekin eta prostituzioarekin lotzen da, bertan aurki daitezkeen gaueko tabernengatik. Hala ere, auzoaren beraren arazoa ez da hau, San Frantzisko hobetuko zuten berrikuntzak baizik. Izan ere, 90eko hamarkadatik hona, Bilbaoko Udaletxeak zenbait proiektu aurrera eramango zituztela baieztatu ostean, horietako ez dute argirik ikusi. Hortaz, nafarren presentzia bertan gutxituz joan da urteen poderioz, immigranteen presentzia areagotuz.

Gure kasuan, San Frantziskoz gainera, bertatik gertu dauden zenbait auzori bisita egin diegu, Zabalbururi, Miribillari, Bilbiri eta Alde Zaharrari; bertoko hormek gauza asko erakutsi (eta irakatsi) dizkigute.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: