Saturrarango hondartza Mendebaldeko Nafarroako kostaldean kokatuta dago, Mutrikun hain zuzen ere. 300 metro ditu, eta urre koloreko harea. Kanpina, bazkariak eskaintzen dituen taberna eta nudistentzako gunea ditu alboan. Gainera, hainbat kirol egiteko aukera dago bertan: windsurfa, piraguismoa, bodyboarda, kirol-arrantza kanaberaz, urpeko kirol-arrantza eta urpekaritza, esaterako.
Hondartza hau berezia da, frankismo garaian bertako lursailetan zeuden bi hotel zahar eta apaiztegi izandako etxe bat emakumeentzako espetxe bihurtu zituztelako. 1938tik 1944ra, gehienbat errepublikanoak eta laikoak ziren emakumeak eta haien seme-alabak egon ziren gatibu bertan. 1500 emakume presotik gora egon ziren bertan urterik jendetsuenean, 1940ean, eta 116 emakume eta 56 haur hil ziren martxan egon zen urteetan. 
Kartzela hau bereziki prestaturik zegoen emakumeen zapalkuntza areagotzeko. Ondare historiko gisa izendatu ez zutenez, 1983an eraitsi egin zuten. Ondorioz, ezer gutxi jakin dezakegu bere egituraren inguruan, eta ahanzturan geratu dira bertan zapalduak izandako emakumeen istorioak. 2010. urtean, Izarren Argia izeneko film bat argitaratu zuten, bertan gertatutakoak kontatzeko. 

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: