Bergara kirol elkartea Bergarako herriko kirol kluba da. 1952. urtean sortua, egun futbol saila, saskibaloia, eskubaloia eta pilota barnebiltzen ditu. Gaur egun kluba asko hazi da eta futbol saileko mutilak Gipuzkoako ohorezko mailan lehaitzen dira, lehengo erregional preferentean.


Resultado de imagen de bergara ke

Kluba ofizialki 1952an sortu zen Deportivo Vergara izenaren pean, nahiz eta bere jarduera zen jada pare bat urte lehenago lanean zebilen. Bere historian lehenengo mugarri garrantzitsua Agorrosinen zelaia eraikitzea izan zen, non gaur egun ere futbol taldeak jokatzen duen eta klubaren jabetzakoa dena.





Bere historian zehar kluba Espainiako Hirugarren Divisioan egon izan da, bertan 13 denboraldi eman ditu. 1958-59 denboraldian bere historiako lehen igoera bizi izan zuen lehen aldiz espainiako hirugarren dibisiora igotzean. Bertan lau denboraldi segidan eman zituen. 1963an kategoria hau galdu zuen. 80ko hamarkadan bost urte eman zituen kategoria honetan 1986an jaitsi zen arte. 1999-2001 denboraldian egon da azken aldiz kategoria honetan. Gaur egun, Gipuzkoako Ohorezko dibisioan jokatzen du.

Urte hauetan, klubak hainbat aldiz aldatu du izena. 1962an, Club Deportivo Vergara hartu zuen. 1993an bere egungo izen elebiduna, Club Deportivo Bergara / Bergara Kirol Elkarteak hartu zuen. Gaur egun, Bergarako K.E. izena erabiltzen du normalean, izendapen arrunt gisa.

Saskibaloi eta eskubaloi taldeek Labegaraietako polikiroldegian dute bere egoitza nagusia.














Bergarako kirol elkartearen egituraren atal klasikoetako batek, eskubaloiak, azken bi denboraldietan kirolarien kopurua bikoiztea lortu du. Atalak gaur egungo kanpainarekin zazpi talde ditu. Orain arte, bi urtez, Bergarako eskubaloiaren koloreak defendatu dituzten hiru talde zeuden. Bost gizonezko formazio ditu, hauetatik bi seniorrak, lehen eta bigarren territorialean lehiatzen direnak. Horrez gain talde infantila, kadetea eta jubenila ditu mutilezkoetan eta emakumezkoen bi talde. Hauek berriz agertu dira azken bi denboraldietan, urteetan zehar nesken talderik ez zegoelarik.





Pilota sailekoek, aldiz, udal pilotalekua erabili ohi dute.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: