Larunbatean ospatu zen Iruñean Saray Elkarteak antolatutzen duen bularreko minbiziaren kontrako lasterketa solidarioa, VII edizioa izan da aurtengoa.


Autorea: Javier Bergasa

5 kilometro dituen karrera hau goizeko 11etan irten da Castillo Plazatik eta Carlos III.a etorbidetik, Merindadeak, Nafarroa Baxua, Bakea Plaza, Yanguas eta Miranda, Vuelta del Castillo, Pio XII, Bosquecillo, Takonera, Portal Nuevo, O Plaza eta Recoletaseko ibilbidea egin ondoren Kale Nagusitik igaro da Udaletxeko plazara arte, merkadereak eta Estafeta kaleak igaro eta azkenean Castillo Plazara itzuli da berriz.

Nobedade bat egon da aurtengo edizioan, kamiseta berri bat. Maiatzean diseinu grafikoko lehiaketa bat ospatu zuten CreaNavarra Goi Heziketarako Zentruan ikasten duten ikasleen artean eta Pablo Urra lizartarraren diseinu minimalistak irabazi zuen. Pabloren diseinua izan da aurtengo lasterketako kamisetan 12.000 pertsonek eraman duten irudia. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: