Nazioarteko Antzerki Jaialdia kultura ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da gasteiztarrentzat, eta erreferentzia Espainiako hiri askorentzat. Jaialdiak lau hamarkada daramatza estatuko zein nazioarteko antzerkiaren ikuspegi zabala eskaintzen, genero guztiak landuz, antzerki klasikotik abangoardiakoraino. Aurten, bere 43. edizioa ospatuko da alabako hiriburuaren Pincipal Antzokian  urriaren 5etik azaroaren 25era.

Jaialdi honen helburu nagusia; batetik, gaur egun nazioartean egiten den antzerki onenaren erakusleihoa  izatea; bestetik, arte hizkuntza ororen aldeko apustua egitea, abangoardistenetatik hasita betiko klasikoetara; ondoren, nabarmentzen ari diren egileei atzera begirakoak eskaintzea eta bukatzeko, tokiko konpainiak sustatzea.

Antzezte arteak sustatzeko funtsezko tresna bihurtu da jaialdia. Duela lau hamarkada sortu zenetik, hainbat belaunaldiko milaka pertsonari ireki dizkie ateak; ikusle fidel, zorrotz eta aditu horiek orain hiriko antzokiak betetzen dituzte. Azken edizioetan, konpainiak, ikusleak eta sortzaileak antzezpenarekin zerikusia duten gaiei buruz mintzatu eta gozatzeko aukera izan dute funtzioa bukatutakoan.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: