Alokairua ordaintzeko zailtasunak EAEn






INE, ETXEBIDE, ESPAINAKO BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA





Alokairua geroz eta garestiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan eta pertsona askok ezin dute ordaindu. Azkenengo bost urtetan %19 garestitu da alokairuaren batez besteko prezioa, 983 euroraino hain zuzen. Egoera honek, alkilerraren burbuila puzten hasia delaren teoria ekarri du.

2008ko krisian, etxebizitzaren burbuila lehertu egin zen. Lan merkatuan eman ziren arazoak zirela eta, jende askok ezin izan zien euren ipotekei aurre egin eta horren ondorioz, etxegabetze asko etorri ziren. Orain bizi den egoera garai artakoaren antzekoa da eta beldurra piztu ditu EAE osoan zehar.

Hala ere, Aitziber Etxezarreta EHUko ekonomia irakasleak argitu duenez, egoera hau ez da burbuila baten eraginagatik sortu. Alokairuen prezioaren igoera, zerbitzu honen eskaintza faltari dagokiola dio, hau da, merkatuan dagoen eskaria eskaintza baino askoz ere handiagoa dela. Honen ondorioz, prezioek igoera bat jasan dute eta alokairuen prezioak ihes egin du biztanle batzuek ahalmen ekonomikotik.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: