ARABARTE 1997an sorturiko sozietate mugatu bati esker agertzen da, nahiz eta bere hastapenak lehenagokoak izan. Sozietatea sortu baino aurrekoek, Arabar Errioxako mahastirik hobenerenak zituztenak, beraiek ekoizten zituzten mahatsak soilik saltzen zituzten. Denboraren poderioz ardogintzaren munduan sartu ziren Samaniegoko upategi txiki batean, gaur egun kokatuta dauden 2kmtara.
Gaur egun upategi honek 80 hektarea baino gehiagoko mahastaiak dauzka, upategiak berak eta bere bazkideen arten banaturik.
Bi mota ezberdineko erreserbak ekoizten dituzte: Abarte erreserba eta Arabarte erreserba master. Ardo beltz hauek egiteko erabiltzen duten mahats mota lehorreko nekazaritzatik lorturiko tenpranilloa da, batez ere 50 urte baino gehiago dauzkaten mahatsondoetatik lorturiko mahatsa. Beraien hartzidura altzairu herdogailtzetan egiten dute, 11-15 egun bertan emanez. Botilaren taimana 75 zlkoa da, hau da, estandarra eta bere graduazioa %14,5ekoa da.

Arabarte errerserbaren prezioa 9,95€koa da. Arabarte erreserba masterraren kasuan ez da prezioa agertzen. 



Botilen argazkiak arabarte upategien web gunetik atera dira. http://arabarte.es/
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: