Arabako ardoa goi mailako ardoen artean kokatu nahi du Eusko Jaurlaritzak eta horretarako, bereizketan sakontzea lortu nahi dute

Atzerrira saldutako ardo kopuruak behera egin du Bilarreko Mahats bilketaren jaian adierazi dutenez.  2018ko lehen sei hilabetean Arabako Errioxako 11,6 milioi ardo esportatu ziren eta horren truke, 65,4 milioi euro jaso dituzte.


Argazkia: Justo Rodriguez

Datuak aztertuz gero, behera egin du ardo kopuruak baina ez horren truke jasotako diruak. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak datu horien ondorio gisa adierazi du Jatorri Izendapena duen Arabako Errioxako ardoaren balioa igotzen ari dela atzerriko merkatuan. 

Horrela, bataz besteko prezioa 5,64 eurokoa da litroko, iaz baino 0,4 euro garestiagoa. Gainera, Espainiako jatorrizko izendapena duten ardoen prezioaren gainetik kokatzen da, 3,6 eurokoa baita litroko.

Arabako Errioxako ardoak Belgikan, Txinan eta Mexikon izan du gorakada handiena. Hala ere, gorakada horrek ez du Britainia Handian, Alemanian eta Suedian izan duen beherakada berdintzea lortu. 

Tapiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak "goi mailako" ardoen artean kokatu nahi duela Arabako ardoa, eta horretarako "oso garrantzitsua" dela bereizketan sakontzea.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: