Iragan mendeko 80. hamarkadaren amaieran Andrea Echeverrik eta Hector Buitragok lehen aldiz egin zuten bat Bogotako Andeetako Unibertsitatean. Testuinguru gatazkatsu batean, Delia y los Aminoacidos taldea sortu zuten. 1988-1990 bitartean bere gain hartu zuten "Barie" taberna, eta bertan ibiltzen ziren jotzen, modu honetan musika-talde bezala lehendabiziko urratsak emanez.

Argazkia: revistaarcadia.com-i esker 
Euren sormenari atseden bat ematea erabaki eta gero, 1992an itzuli ziren eszenatokietara, kasu honetan Aterciopelados izenpean. Urteen poderioz aldatzen joan diren musikarien laguntzaz, Buitrago eta Echeverri Latinoamerikako erreferente bilakatu dira. Aurten, bederatzigarren albuma kaleratu dute, Claroscura. Album honetan, gizartean inposatutako edertasunren aurka eta genero-indarkeriaren aurka egiten du taldeak, era berean, emakumeen ahalduntzea aldarrikatuz.

Hurrengo bideoan, Play abestiaren bideoklipa ikusgai:


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: